Antton Valverde

     Antton Valverde (Donostia, 1943) kantari eta musikaria 70eko hamarkadan Euskal Herrian egin ziren hamaika kantaldietako ohiko partaidea zen. Ikasketaz peritua zen, baina musika formazioa ere jaso zuen; pianoa, harmonia eta konposizioa. Valverdik musika jarduera emankorra izan du. Guztira hamar disko grabatu ditu, batzuk Xabier Lete-rekin, beste batzuk Oskarbi taldearekin, eta gainerakoak berak bakarrik. Euskal olerkarien lanak musikatzen lan handia egin du, eta batez ere bi olerkari ditu "bihotzean": Lizardi eta Lauaxeta. Estepan Urkiaga Lauaxetaren poema musikatuekin 1987ean argitaratutako diskoa da bilduma da  diskorik taxutuena, kantari donostiarrak berak azaldu duenez. lauaxetaren ikuspegi orokorra eman zezaketen poemak aukeratu zituen, batez ere haren abertzaletasuna islatzen zutenak. Lauaxetaren poesia oso ezaguna ez zen garaian grabatu zuen Valverdik diskoa, eta gerora oso garrantzitsua izan zen poetaren lanak zabaltzeko.

     Lauaxetak kartzelan idatzitako bi poema zirraragarrienetakoak agertzen dira aurrez aipaturiko diskoan; Azken oyua diska zabalduz, eta Agur Euzkadi, diskoa itxiz.

Informazioa: Euskal Musika, Bildumaren Hitzak, C Egunkaria