Benito Lertxundi

     Benito Lertxundi 60ko hamarkadan euskal kantagintza berria osatu zuten kantarietako bat izan zen (Orio, 1942). Ez Dok Amairu talde abangoardistako sortzailea izan zen, Mikel Laboa, Xabier Lete, Lourdes Iriondo eta beste askorekin batera. Garai hartan kaleratu zuen lehen diskoa, Ez dok Hamairu izenekoa. 1970ean Bretainian, Katalunian eta beste zenbait tokitan Ez dok Amairukoek taularatu zuten Baga Biga Higa musika ikuskizunean parte hartu zuen, eta Franco-ren diktaduraren errepresioa jasan zuen, Gipuzkoan eta Bizkaian kantatzea debekatu baizitzaion.

     Hasierako protesta kantuetatik doinu lirikoetara eta folk esparrura eboluzionatu zuen denborarekin. Horren lehen aztarnak bigarren diskoan (Oro laño mee batek) topa ditzakegu, aurrekoa baino sakonagoa eta lirikoagoa baita. Hirugarren diskoarekin (...eta maita herria, üken dezadan plazera, 1975) hasten da  Benitoren aro berria, estetikaren maila gorenera iristeko bidean murgilduz. Zuberoako kantu herrikoeik osatzen duten diskoaren bizkarrezurra.

     Hogeita bost urteko ibilbidean malenkonia, amodioa, tradizioa eta ikerketa uztartu zituen Benito Lertxundik disko anitzetan.


Informazioa: Euskal Musika, Bildumaren Hitzak, C Egunkaria