Ganbara

     Euskal Herriko folk talderik beteranoenetakoa eta garrantzitsuenetakoa dugu Ganbara. Gipuzkoako taldeak kantu zaharrak berreskuratu eta egungo moldaketez eta instrumentazioez hornitu ditu, bide horrek hornitu duelarik bere estilo pertsonala. 

     Grabazioetan erabilitako instrumnetu kopuru zabalak (zitara, mandolina, bouzoukia, dultzaina, txanbela, txirula, biolina, sintetizadoreak...) eta kolaboratzaile zerrenda luzeak lanaren aberastasunaren berri ematen digute. Kolaboratzaileen artean azpimarragarria da Irlandako The Chieftains talde ospetsuko partaide Paddy Moloneyren presentzia, uilleann pipes eta tin whistles Irlandako instrumentu tradionalak jotzen.

     Taldeak hainbat disko atera ditu, besteak beste, Banan banan, Harat honat, Buhamlen balleta,eta Itsas zabalean. Taldeak zenbait aldaketa izan ditu ordutik hona formazioan: Maria Eugenia Etxeberriaren ordez, Garbiñe Benitez abeslaria sartu zen, eta Anjel Unzu gitarra joleak taldea utzi zuen bakarkako bidea hasteko.


Informazioa: Euskal Musika, Bildumaren Hitzak, C Egunkaria