Iñaki Salvador

     Euskal Herriko jazz musikaririk ezagunena dugu Iñaki Salvador piano jole donostiarra. 35 urterekin, hainbat jazz taldeko partaide eta bultzatzaile izan da, Donostiako Altxerri tabernan jo izan du, eta Euskal Musikari Asoziatuen Elkarteko lehendakari gisa lan eskerga erin du euskal jazz eszenak bere tokia izan dezan eta jazz musikariek merezi duten errekonozimendua izan dezaten. Horretan gain, musika irakasle eta idazle ere bada. Baina Mikel Laboaren diskoetan eta zuzeneko emanaldietan parte hartzeagatik egin da bereziki ezagun Iñaki Salvador. Mikel Laboaren ohiko kolaboratzaile izan zen, bien arteko harremana estua izan zelarik, eta haren hainbat kantutako moldaketan egin zituen Salvadorrek. Moldaketa horietako batzuk Gipuzkoako Diputazioak eta Tanttaka antzerki taldeak eratutako Zilbor Hestea dantza eta musika ikuskizunerako erabili ziren, eta diskoan argitaratu ziren 1992an.

     Halaber, Zilbor Hestea izeneko proiektua martxan jarri zuen Salvadorrek, euskal musikari garrantzitsuekin batera: Amaia Zubiria, Anjel Unzu, Josetxo Silguero,... 

Informazioa: Euskal Musika, Bildumaren Hitzak, C Egunkaria