Juan Carlos Perez

     Juan Carlos Perez (Mutriku, 1958) euskal musikaririk garrantzitsuenetakoa da. Itoiz erreferentziazko pop taldeko burua izan zen ia hamar urtez, eta Euskal Herrian inoiz egin diren kantu zoragarrienetako bat idatzi zuen, Lau teilatu. Itoiz desegin ondoren, harekin inolako zerikusirik ez zuen musika lan batean murgildu zen Juan Carlos Perez, askoz esperimentalagoa eta ezeaagunagoa gehingo zabalarentzat. Telebista saio eta erreportaietarako soinu bandak enkarguz idazten eman zituen hurrengo urtean, eta ondoren Bitacora cahiera (1992) izeneko disko bikoitzean argitaratu zituen lan horiek Esan Ozenkirekin (1996ean Elkarrek erosi zion masterra Irungo zigiluari).

     Bitacora cahiera disko instrumentala da erabat, makinak eta sanplerrak erabiliz egina, eta hiru zati nagusik osatzen dute:  La aventura humana (1984), Doctor Livingstone...supongo (1989) eta  Longituz latitud (1990). Zati bakoitzak hainbat konposizio jasotzen ditu, minutu batekoak zein hamar minutukoak.

     Beranduago,  poparen esparrura itzuli zen Juan Carlos Perez bakarlari gisa, eta bi disko kaleratu zituen; Atlantic river (1994) eta Hau berua (1996).

Informazioa: Euskal Musika, Bildumaren Hitzak, C Egunkaria