Kaxiano

     Kaxiano izan zen Euskal Herrian geratu zen erromeria tradizionalaren azken ordezkarietako bat. Lizartzako (Gipuzkoa) soinu joleak euskal giro herrikoia eta xumea islatu zuen kaleratutako zazpi diskoetan; alde batetik, hitz gertukoak, etxekoak, euskal sustraiari lotutakoak eta gizatasunez beterikoa; bestetik, inoiz garaiz pasatuko ez diren dantza errimto tradizionalak (baltsak, pasodobleak, boleroak, ...) era sinplean aurkeztuta. Urteek emandako esperientziaren poderioz, berezko estiloa landu eta perfekzionatu zuen.

     Itsasontzi baten diskoak eman zion ospea Kaxianori Euskal Herri osoan, batez ere bi kanturi esker; Zorionak, eta diskoaren izenburu bereko kantua. Ordurako berrogei urte inguru zeramatzan plazaz plaza, erromeriaz erromeria, bere gizatasunaren arrastoa utziz, eta, berak zioen bezala, "herri bakoitzean lagun bat topatzen". Euskaldunoi hainbeste gustatzen zaigun jai giroa, "sagardoa eta txakolina", (Donostiari); senideak eta lagunak utzita Wuskal Herritk joan behar duen lagunaren agurra (Itsasontzi baten); lurralde batasunaren beharra euskara erabilera suspertzeko (Zazpiak bat); jendeak elkar zoriontzeko asmatutako kantua (Zorionak); eta dantzarako gonbiteak (Dantzarako, Dantzatu) dira Kaxianok azaltzen dizkigun gaietako batzuk, ohi zuen estilo zuzena baina sinple eta zintzoa erakutsiz.


Informazioa: Euskal Musika, Bildumaren Hitzak, C Egunkaria