Kepa Junkera

     Trikitixa modernizatzeko saiorik serioena eta interesgarriena egin duen musikaria da Kepa Junkera (Bilbo, 1965). Bizkaiko trikiti zaharra eta jazza, gusioa, new age  musika eta nazioarteko antzeko joerak uztartu ditu Junkerak bere diskoetan, maisuki kasu askotan. Oskorrirekin hamar urte baino gehiago daramatza jotzen, baina musikari autonomo gisa izen propioa lortu du. Euskal Herrian ezezik, kanpoan ere estimatu dute Junkeraren lana: The Chieftains, Carlos Nuñez, Flaco Jimenez eta La Musgañarekin jo du besteak beste, Julio Pereira protugaldarrarekin disko bat grabatu zuen,  Lau eskutara, eta bere pieza bat akordeoi diatonikoarekin lan egiten duten mundu osoko artistak biltzen zituen Planet Box bilduma prestijiotsuan agertu zen. Etengabe proiektu berrietan murgildurik ibili ohi da Junkera.

     1998an, Bilbao hora 00:00 lana argitaratuko du, non 40 artistatik gorak parte hartuko duten. Diska honekin eman zen ezagutzera Junkera, makina bat sari jasoaz berarekin. 2001ean Maren diskoa kaleratu zuen, bertan Euskadi, Armenia, Bulgaria eta Albaniako folk ukituak topatuko ditugularik. Gaurdaino, luzea da Junkerak kaleratutako diska zerrenda: Provença Sessions, Kalea, Etxea....

Informazioa: Euskal Musika, Bildumaren Hitzak, C Egunkaria