Mikel Laboa

     Euskal kantaririk maitatuena, kuttunena eta mirestuena izango da beharbada, xarma berezia baitario pertsona gisa zein musikari gisa. Aurreko belaunaldikoek izugarri apreziatzen zuten, eta musika egiten duten belaunaldi berriek -rock taldeek barne-, eragin gisa aitortzen dute. Euskal Herrian ezezik, kanpoan ere prestigioa eta errespetua bereganatu zituen Laboak.

      Mikel Laboa (Donostia, 1934-2008) 1958an agertu zen lehen aldiz jendaurrean, Iruñeako Gaiarre antzokian. 1967an medikuntza ikasketan amaitu ziteun Zaragozan, eta handik Bartzelonara joan zen. Ez dok amairu taldeko partaidea izan zen, eta Artze Anaiekin batera Ikimilikiliklik ikuskizuna eratu zuen. Gaur egun aurkituezinak diren zenbait LP grabatu ziteun 1964tik 1974ra bitartean: Amonatxo, Ursuako kanta, Betoit Brecht, Haika mutil... 1974an argitaratu zuen lehen disko luzea eta bikoitza, Bat-Hiru eta ondoren Parisen eta Londresen jo zuen, besteak beste. 1980an bigarren disko bikoitza, Lau-Bost,  kaleratu zuen, eta bos urte geroago Sei  izeneko diskoa. Lehen aldiz Iñaki Salvadorren laguntza izan zuen Laboak moldaketetan. Hogeita hamar urtetko musika ibilbidean Laboan jorratu dituen hiru esparruak aurki daitezke azken lan honetan: kantu herrikoia (Bentara noa, Gaztetasuna eta zahartasunak), atzerriko zein euskal olerkarien poema musikatuak Ihesa zilegi balitz, Lizardi, Sorterriko koblak) eta kantu esperimentala (Itsasoa eta lehorra). Halaber, Salvadorrek egindako  Haika mutil abestiaren bertsio instrumnetala sartu zuen Laboak diskoan.

Informazioa: Euskal Musika, Bildumaren Hitzak, C Egunkaria