Xabier Lete

     Euskal kantagintzaren, eta oro har euskal kulturaren funtsezko pertsonaietako bat da Xabier Lete (Oiartzun, 1944). Poeta eta musikaria, Xabier Letek eragin handia izan zuen euskal kantagintza berriaren sorreran. Belaunaldi bereko beste zenbaitek bezala, Ez Dok Amairu taldeko sortzaile eta partaidea izan zen, eta hamaika kantalditan hartu zuen parte, haietako askotan Antton Valverde lagun mianren laguntzaz. Lete idatzi ditu euskal kantagintzaren abesti ezagunenetako eta ederrenetako batzuk (Nafarroa, arragoa, Izarren hautsa, Xalbadorren heriotzean, Euskalerri nerea...), kantu herrikoiak eta protesta sozialekoak egin ditu, eta artista askorekin kolaboratu du (Pantxoa eta Peio, Antton Valverde,...). Ahots indartsu eta sakon baten jabe, zuzenean komunikaziorako joera bikaina erakutsi du, umorea eta framatismoa edo nostalgia uztartuz. Xabier Lete izan zen bakarka grabatu zuen lehen diskoa, eta bertan Ez Dok Amairu kultur mugimenduaren ideia islatu zuen oiartzuarrak.
     Osasun arazoak zirela medio, eszenatokietatik kanpo ibili zen denboraldi batez, baina 1991an itzuli zen kantagintzara, noizean behin kontzertuak eskeiniz.
     Poeta gisa, kezka soziala agertu zuen lehen lanetan (Egunetik egunera orduen gurpilean, baina azkenengoetan, Biziaren ikurrak, kezka existentzialak hartu du protagonismoa. Antzerkigintzan ere esperientzia du Letek Deusetik izatera eta Gabon Txirrita obrak moldatu zituen.
     Xabier Lete 2010aren abenduaren 4ean zendu zen.

Informazioa: Euskal Musika, Bildumaren Hitzak, C Egunkaria