Zaldibobo

     Mixel Ducau-k sortu zuen Zaldibobo 1991n. Ordurako hegi uteko ibilbidea zeraman bakoinarrak. Izan ere, Errobiren sortzaileetako bat izan zen 10eko hamarkadaren hasieran, eta geroztik musikari eman dio bizitza, ez bakarrik Euskal herrian, baita Parisen eta  beste herrialdeetan ere. Euskal Herriko hainbat musika proiektu lagundu eta ekoiztu ditu.

     Joseba Tapia (trikitixa), Mikel Artieda (baxua), Beñat Amorreta (bateria) eta Frederic Gallardeten (teklatuak) laguntzarekin, Basajaun izenakeko lehen diskoa kaleratu zuen 1992an. Disko freskagarria da erabat, atsegina oso, erritmo beroz eta dantzagarriz beterikoa lehen abestitik azkenera arte. Estatu Batuetako musika beltzarekiko zein Afrikako musikarekiko Ducauk duen interesa islatzen da zenbait kantutan. Badira jazz fusion eta raggamuffin-a (Ragga), gau giroko jazz jolastia (Eguzkitan), funk erritmoak (Miniminigona), hammond doinuak (Total ekziteixon)... Hori guztia trikitixaren euskal tradizioarekin uztarturik. Halaber, badira jai kutsuko abestiak ( S.K.A., Malika) eta balada sentikorrak (Lurra, gizakiok natura hondatzeko arriskuari buruzkoa, eta Antartika).

     Lau urteren buruan, bigarren diskoa kaleratu zuen Zaldibobok, Aioa! izenburukoa. Taldea guztiz berri zuen Ducauk, partaide kopurua handituz eta joera berriak sartuz estilistikoki. Horrez gain, Caroline Phillips emaztearekin zuen proiektu paraleloari eutsi zion.

Informazioa: Euskal Musika, Bildumaren Hitzak, C Egunkaria